XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hiru urte gehiago behar izan ziren erbesteraturiko gehienak etxera itzultzeko.

Zein neurritan egiazko gertakaritan oinarritu den, egileak berak argituko digu noizbait.

Azken batean, ez du munta handiegirik.

Ez baitugu egutegiaz atzera jo edo geografiaz aldatu beharrik kontakizunaren dramarekin topo egiteko.

Sobera ditugu horrelakoak gurean, gaurkoak eta atzokoak.

Bihar ere ez dira faltako, damurik, askatasuna eta bakea nagusituko ez badira lehenago.

Nolanahi ere den, haragizko bezain odolezko historia errealaren - zer ote da baina erreala? - usaina eta zaporea dario burutik burura.

Inoren historia pertsonala kontatu ez eta, haatik, askotxoren historia propioa, xehetasuna gora xehetasuna behera, ohi ez bezalako indarraz irudikatzen du maitasun paregabeaz.